16 de mayo de 2012
14 de mayo de 2012
Hiria Hirian
Proiektua gauzatzeko azterketa ezberdinak egin ditugu, hauen konbinazioekin eskemak sortu eta emaitza lortzeko. Azterketa horiek, Gasteiz hiri mailan eta auzo mailan burutu dira; batetik, alde soziologikoa landuz eta bestetik, alde fisikoa. Azterketak landu ahala eskemak sortzen ibili gara eta aldi berean errealitatean dauzkagun adibideak eskuratzen saiatu gara, azkenik, lortutakoaren eta burutapenen uztartzearekin proiektua sortuz.
Emaitza, 3D irudiak
Sakontze lanetan, Gasteiz tontorrean kokatzen den landu beharreko eremuaren azterketara jo dugu, eremua inguratzen duten eraikinen forma eta erabilera ondo ezagutzeko. Beti ere paraleloki hiri eskalako azterketa eraman dugu, erlazio zuzena dutela ulertzen baitugu.
Azterketan oinarrituz ideiak lantzen hasi gara, gaur egun hutsik dagoen eremuari bizia emateko asmoz. Helburua espazio lanketa izan da eta espazio hori erabilia eta bizia izan dadin, elementu arkitektonikoez gain, hiritarrak izan ditugu une oro gogoan. Horrela, eremuan bai hiri eskalari eta bai auzo eskalari erantzuna ematen dion proiektua gauzatu dugu, hiria hirian sortuz.
Espazio lanketarako Marrakech-en oinarritu gara eta sortu ditugun espazio eta bolumetriak giza eskalara egin ditugu, benetan biziak eta gozatuak izan daitezen. Eskultura ukiezina sortu beharrean espazio didaktikoa lortu nahi izan dugu non hiritarrek espazioa aztertu, erabili, bereganatu... dezaketen.
Sortutako espazioan hainbat eraikin kokatu ditugu, aldi berean bat osatzen dutenak. Programan, eskala txikiko denda multzoak, spa zentroa, antzokia, erakusketa eraikina, kafetegia, ikasgelak, liburutegia eta erabilera anitzetarako eraikina jarri ditugu. Guztiak eskala egokian eta leku estrategikoan kokatuak. Sortutakoak, zeudenekin nahasi eta tontor guztia osotasunean ulertzeko asmoarekin, erakinak harremanetan jarri ditugu.
Lur azpian -3 kota bat sortu dugu, bertan erakusketa eraikina agertzen da, 2 solairu baititu. Eta beheko solairu honi esker Chillida zentroaren biltegiarekin lurrazpiko harreman zuzena lortzen dugu.
Gainera ikasgela batek eskailerak ditu, eta hauen bidez Montehermoso kultu-etxearekin lur azpiko lotura sortzen dugu.
0 kotan, hau da, Gasteizko 544m alturan, gehiengo ekintzak kokatu ditugu, ikusi daiteke nola sortutako eraikin batzuk ia da zeuden batzuekin lotuak jarri ditugula. Eraikinen altuerak, oinean ikusi daitezkeen moduan 3, 4 eta 6m takoak dira aipatutako giza eskalari jarraikiz.
Hurrengo irudian, Chillida zentroaren biltegi gainean kokatu dugun kafetegia ikusi daiteke eta kafetegitik, landutako eremu guztia. Gainera ikasgela batetara, antzokira eta spa gainera ere jendea igo daiteke, eremuarekiko beste sentsazio batzuk lantzeko. Izan ere sentsazioena, jorratu dugun beste arlo bat izan da. Eremuan hiritik zehar sortzen diren sentsazioak islatzea izan da beste helburuetako bat, kale estuak, espazio irekiak, plaza, berdegunea, usaiak, jendea jardueretan ikusi ahal izatea....
Oin honetan, gainera, eremua estaltzeko jarri dugun lamina uler daiteke. Espazioa euritik babesteko, eskala gertu bat lortzeko eta argiztapenaren manipulazioa geureganatzeko kokatu dugu.
Eraikitze sistemari dagokionez, errez uler daiteke izan ere, hormigoizko karga-hormetan oinarritu baikara. Gainera egiturazko beira erabili dugu jarduerekiko gardentasunak sortzeko eta argiaren manipulazioekin jarraitzeko. Eraikin batzuek bere estalki propioa dute eta kasuan kasu gardenak edo opakoak dira. Estalki hamankomuna ere hormigoi armatuzkoa da eta beirazko hain bat zulotxo ditu oinean gertatzen denaren arabera tamaina bat edo beste hartzen dutenak.
Estalki orokorrarekiko erlazioak azaltzen dira ondorengo irudian, izan ere erabileren arabera eraikin batzuk estalkiarekin lotuko dira eta beste batzuek beren estalki propioa izango dute. Estalki orokorrarekin lotzen diren eraikinak, estalkiaren zutabe moduan lan egingo dute karga zimenduetara garraiatuz.
Espazioaren bolumetria, erabilera eta eraikitze sistema sakonago ulertzeko hemen ditugu ebaketa orokorrak eta xehatuak.
Emaitza, 3D irudiak
Maketaren argazkiak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)