20 de diciembre de 2011

AURRE-EMATEA

Denbora luze daramagu igoerarik egin gabe eta gaur gure proiektua zein puntutan dagoen azalduko dugu. Hasiera batetik gure helburua ahalik eta material gutxiena erabiliz (merkeagoa, jasangarriagoa, errazagoa... izateko) eragin handiena sortzea izan zen, hau da, Ilarratza eta inguruko herriak berpiztea. Hori dela eta, gure helburua ez ahazteko, zenbait puntu zehaztu ditugu, gero proiektua garatzeko orduan kontuan izan ditugunak. Hemen duzue informazio hori biltzen duen lamina.


Bertan proiektuak jarraituko lituzkeen faseak azaltzen dira, eta edozein unetan eraginkorra ez dela ikusten bada, eten egin daiteke beste planteamendu berri bat proposatzeko. Hemen dituzue proposatutako faseak:

1_GARLAN KENDU
Ilarratzan aurkitzen den Garlan koperatiba sarratuz hasiko dugu proiekzioa. Koperatibek nekazarien lanbide-egoera hondatzen dute, horregaitik, nekazariei euren elikagaiak tartekari gabe saltzeko bidea erraztuko diegu. Horrela ba, lehenengo urratsa garlan kendu eta bertako material guztien bilketa izango da, Azterketan aipaturiko lekuko baliabideen aprobetxamenduei jarraikiz.

2_1.PABILIOIA ERAIKI
Garlan lantegitik lortutako material guztia bildu egingo da. Horretarako, pabilioi bat eraikiko da, hau garlan kentzerakoan lortutako material berberarekin eraikiko da. Zutabe, zertxa, habeak... hartuko dira eta neurriak egokituko dira, ahal den aldaketa gutxien eginez.
Pabilioia Garlan lantegiaren paralelo kokatuko da, horrela Garlan industria desmuntatzen de bitartean albo batera material guztia pilatu ahal izango dugu modu errezean.
Gainera maldan jarriko dugu estalkia, euri urak kanporatzeko eta batzeko, gerora berrerabili ahal izateko. Itxitura moduan, batetik; ondoko fabrika batetako polikarbonatoa erabili dugu beira modura eta bestetik; garlaneko masa erabili dugu. Herriari eta baita errepideari begira geratzen da pabilioia eskaparate funtzioan bertan gertatzen ari denaren berri guztiak izateko.
Material guzti hau herrian aldaketa edo proiektu berriak egiteko erabiliko da. Gainera material hau agortzen den heinean beste nonbaitetik materiala lortuko balitz hemen gordeko litzateke. Herrirako material biltegia izango da.


3_2.PABILIOIA ERAIKI
Behin Garlan existitzen ez dala eta bertatik aprobetxatutako material guztia 1.pabilioian dugularik, herriko makinaria guztia gordetzeko pabilioi bat eraikiko da. Noski, 1.biltegian bilduta daukagun materilarekin.
Modu honetan nekazari bakoitzak ez du bere makinaria propioa erosi beharko, bakoitzak duena eskaini eta guztiek erabili ahal izango duten makinaria biltegi bat edukiko dute.
Honez gain, Garlanetik lortutako masarekin adreiluak fabrikatu ahal izateko beharrezko makinaria jarriko da. Gerora zerbait eraiki behar bada, etxebizitzak adibez, herritarrek beraiek fabrikatu ahal izateko.
Hasiera batean elikagaiak ere hemen bilduko dira baina leku falta dela eta 3.pabilioi bat sortuko da.

4_3.PABILIOIA ERAIKI
Makinaria prest dagoelarik, nekazariek euren elikagaiak landatu eta hurrengo pausoa biltzea izango da. Horretarako 3.pabilioi bat eraiki ahalko da, berriz ere garlaneko materialekin.
Biltzeaz gain pabilioi honetan prosezu bat ere emango da, salmentarako elikagaien prestatzea hain zuzen.
Hona heltzen diren elikagaiei lurra kenduko zaie, kalifikatu eta klasifikatu egingo dira. Prosezu hau grabitatearen bitartez emango da goitik berako eta alde batetik besterako mugimenduaren bitartez. Une oro energia aprobetxatuz eta energia minimoa kontsumituz.
Pabilioi honen altuera aurreko biak baino baxuagoa izango da, altuerak barruan gertatuko den funtzioaren arabera jarri baitira.

5_4.PABILIOIA ERAIKI
4. pabilioi honetan, aurreko prosezuaren jarraipena emango da. Elikagaiak urarekin garbitu, pisatu eta azkenik kaxetan pilatuko dira salmentarako prest.
Garbiketa prosezua, estalkiko euri uren pilaketa bidez lortutako urarekin ahalbidetuko da, beraz hemen ere grabitatearen indarra kontu garrantzitsua izango da, estalkiaren maldarekin batera.
Pisatu eta kaxetan gorde ondoren, saltzeko prest egongo dira elikagaiak eta jendeak fabrikan bertan erosi ahalko ditu.
Pabilioi hau, lur eremu barruan, errepidetik gertuen dagoen gunean jarri da, prozesuaren azken atala izanik kamioien sarrera errazteko eta horrela produktuak beste herrietatik saldu, trukatu ahal izateko.



6_ESPAZIO PUBLIKOA ETA MERKATUA ERAIKI
Pabilioiak kokatzen diren eremuaren aurreko partzelan herritarren bizi kalitaterako espazio publiko bat proposatzen da, non herritarrak euren artean eralzionatu ahal diren edo bakardadean lasaitusuneko egoaldia igaro.
Herria aztertzerakoan jatetxe ondoko partzela hau puntu ahultzat jo gendun, tratamendu gabeko zorua eta edonola aparkatutako kamioi batzuk baino ez zeuden.
Gune honetan pabimentu trataera ezberdinak landuko ditugu eta aisi eta herritarren harremanetarako ekintza ezberdinak garatzeko gune bihurtuko dugu.
Alde batetik, eszenatoki bat planteatzen da egunaren arabera ekintza ezberdinak lantzeko erabiliko dena.
Bestetik, berdeguneak planteatuko dira; batzuk parke moduan zuhaitzekin bertan etzateko eta beste batzuk landatzeko.
Azkenik, zoru gogorreko eremua izango dugu, zati bat jatetxeko terraza moduan ere erabiliko dena.
Espazio publiko honetan, besteak beste, merkatua bat planteatzen da. Merkatu mugikorra izango da eta honen bidez herriko elikagaiak erosteaz gain inguruko herrietako elikagaiak ere erosi ahalko dira. Modu berean, Ilarratzako elikagaiak merkatu mugikorrak eramango ditu beste herrietara, truke bat sortuko delarik.
Mekatu hau kamioi batean garraiatuko da eta astean behin etorriko da herrira, hau eszenatoki gainean kokatu eta piezen mugimendu baten bitartez eszenatokia
bereganatuko du. Merkatua herritarrei irekiko da eta ez da postu arrunt bat izango, eselekuak ere izango ditu, solaserako gunea sortuko da harremanerako gunea.
Espazio publiko hau garatzeaz gain, eliza ingurua ere ikutu dugu, bertan dagoen eustorma eraitsi dugu eliza herrira zabalduz eta gune neutro moduan proposatu dugu plaza berri hau ekintza ezberdinetarako erabili ahalko dena.

7_AGROTOURISM: harrera,ikasgelak eta jantokia
Nekazaritza mundua gizartera zabaltzeko asmoarekin agrotourism ekipamendu multzoa proposatzen da, Ilarratzako erabilera gabeko lur eremu batean kokatuko dena.
Multzo hau eraikin ezberdinez konposatuko da, eta, hauen itxura eta tamaina herriko baserrien antzekoa izango da, integratuak gera daitezen. Gainera eraikinak lurraren kota baino gorago egongo dira, zutabeak bakarrik izango dutelarik kontaktua lurrarekin. Modu honetak ez da inposaketarik ezarriko kolonizatutako eremuan, bide lasai eta ahalik eta naturarekin erespetuzkoaena aukeratzea erabaki baita.
Eraikinen arteko lotura bernatzeko egurrezko pasarelak erabili dira jarraitasun bat emanez, desorden kontrolatu batean. Eraikin hauek eraikitzerako orduan ere, ahalik eta  gehien aprobetxatu da Garlanetik bildutako materiala eta kokapenari dagokionez hurrengo faktoreak hartu dira kontutan:
Hasteko, eguzkiaren aprobetxamendua eta iparreko babesa; gero, herriarekiko eta errepidearekiko erantzuna, eraikinetarako sarrerak norabidetuz eta pasarelen bitartez sartzera gonbidatuz; eta azkenik, beirateak landalurretara begira kokatzen dira haienganako hurrenkera bat sortu nahian. Herritik sartu eta leihoetatik landalurretara zabaldu. Horrela ba eraikinak herritik ikusita leihate bakoak izango dira eta jendeagan kuriositatea sortuko du, ez baitute gertatzen denaren berririk izango, biden batzuen jarraipen diren eraikin zuri misteriotsuak baitira.
Eraikin multzo honetan harrera, ikasgela eta jantoki bat proposatzen dira.
Harrerako eraikinean erakusgune bat kokatzen da, non nekazariek burutzen duten lan prosezu guztia azaltzen den, gainera liburu ezberdinez hornituriko apalak ere ageri dira ondoan eserleku erosoekin. Horrez gain, harrera gunea den ezkero, ikasgeletarako prosezuan parte hartzeko eta informazioarako mahaia kokatuko da.
Ikasgelarako eraikinean ikasle, kanpoko jendea, eta irakasle, nekazari, harremana gertatuko da. Hemen nekazariek euren jakituri eta esperientziak banatuko dituzte interesa dutenekin. Gainera ikasgela handitu ahalko da, udan jende gehiago datorrenean, barneko kutxa bat kanporantz ateraz. Eraikin honetan klase teorikoak banatuko diren arren, klase praktikoak ere gauzatuko dira. Praktikak herriko biltegien eta herriaren arteko lur eremuetan gauzatuko dira biltegietako baliabideak erabiliko dituztelarik.
Jantoki eraikinean, sukaldea eta jateko mahaiak ageri dira, hemen kanpotik datorren jendeak batutako elikagaiak sukaldatu eta jan ahal izango ditu. Eraikin honen zati bat irekitzeko prestatua dago, uda aldean naturarekin harremanean egoteko estalkidun gunetxo bat sortuz.
Eraikitzeko sistemari dagokionez, hemen ere garlanetik bildutako materialak erabili dira, estalkiak txapazkoak, altzairu egitura, masa... eta inguruko mendietako egurra.

8_AGROTOURISM: logelak
Kanpoko jendea Ilarratzara etortzen den heinean, asteburua igaro dezaten Bungalow itxurako eraikintxoak jarriko dira. Hauek Ikasgela eta Jantokiaren ondoan kokatuko dira eta auren arteko harremanetarako, egurrezko pasarelak aurkitzen dira. Eraikin hauetan ere aurreko eraikuntza sistema berberak erabiliko dira.




9_ETXEBIZITZAK + ONDORIOAK
Oin honen bitartez aurretik aipatutako fase guztiak batera ikusi daitezke.
Proposaturiko proiektua jarraia da eta beraz ez da guztia batera eraikitzen, lehenengo egiten diren ekintzen ondorio dira hurrengo faseak. Horrela bat proiektu hau ez da hemen bukatzen, proposaturiko ekintzen ondorioz beste batzuk gerta daitezke. Horrela ba, etorkizunera irekia uzten.

Urtarrileko azken ematerako landutako gai bakoitza zehetxeko asmoa dugu horrekin batera aurkezpena ere lantzen jarraituko dugu.
Horrez gain, proiektu amaigabea den heinean, beharbada hurrengo fase bat etxebizitzak eraikitzea izango litzateke.