30 de abril de 2012

HIRIA hiriaren barnean garatzen...

Aurreko sarreran esan genuen bezala, eskema proiektatzeko tresna izango da, eta hori dela medio, azken unerarte bertan islatuko ditugu izandako burutapen, esperimentu, azterketa... guztiak. Hau da eskemak une honetan duen itxura:

Marrakecheko hainbat oin eta eredu alboan izanda, gure orubearekin alderatu genituen probokazio baten bila. Zenbait forga egin ondoren, gure proiektuan aplikatuko diren faktore ezberdinak lortu genituen, beti ere sentsazio ezberdinak sortzeko asmoz. 

Eskemaren puntu horretara helduta, ideia nagusia zein den eta proiektuan nola azaltzen den aztertzeko garai zela jabetu ginen:

Guzti horrekin, proiektuak momentu honetan itxura hau du:
Oina:

Oinaren zein puntuk behar duten argiztapen gehiago:

Estalkia:
3D (amaitu gabe):


Helburua landutako eremuan hiriko sentsazioak biltzea izan da eta horretarako espazio ezberdinak planteatu ditugu, hala nola, plazak, bide estuak, patioak, parkeak, gune estaliak, gune irekiak.....

3 de abril de 2012

HIRIA hirian

Ikasturteko azken ariketan Gasteizko Alde Zaharrean diren hainbat zerbitzu gabeziei erantzuna emateko eraikina gauzatuko dugu. Auzo-mailako beharrak jasoko ditu, denetarikoak: kulturalak, aisialdikoak, kiroletakoak, hezkuntzakoak... Eraikinak auzoa eskalari eta aldi berean Gasteizeko hiri eskalari erantzungo dio. 

Emate honetarako mapa kontzeptual bat aurkeztu dugu, proiektua garatzen doan heinean osatzen joango dena. Tresna hau, hausnarketarako erabiltzeaz gain, gure proiektatze prozesua islatzeko ere erabili dugu.
1. 1_LEHEN BURUTAPENAK
Proposamenean eragina izan dezaketen hainbat kontzeptu papereratu ditugu, lehen eztabaida moduan. aztertutako faktore gehienetan hiriaren izaerak eragina izango duela ondorioztatu dugu beraz, hiriaren azterketara jo dugu.
1. 2_ GASTEIZEN AZTERKETA
Biztanleriari dagokionez dentsitatea eta adinen azterketa egin dugu programa zehazten hasteko. Oraindik haratago heltzeko, Gasteizen ageri diren ekipamenduei erreparatu diegu, bereziki aisialdi eta kultur, kirol, eta irakaskuntza ekipamenduak.

1. 3_ AZTERKETAREN ONDORIOAK
Dauden beharrak ikusi ondoren, programa proposatu dugu. Aldi berean, hiria bi eskalatan antolatzen dela ikusi eta ezaugarri hau geureganatu dugu. Horrela proiektatzeko orduan auzo eskalan eta hiri eskalan arituko gara.
Proposamena lantzen ari ginela, guzti honi sentsazioak gehitu behar genizkiola konturatu ginen. Izan ere, hiritik gabiltzanean, tokian tokiko sentsazioak suertatzen zaizkigu (kale ilunak, estuak, parkeak, haizea..) eta horiek gure proiektuaren parte izatea pentsatu genuen. 
1. 4_ORUBEAREN AZTERKETA
Proiektuaren kokapena ezagutzeko Gasteizko alde zaharreko ebaketa orokor batzuk egin ditugu, altuerak, kale zabalerak, formak... ulertzeko helburuarekin. Aldi berean inguru hurbileko eraikinak ere aztertu ditugu, harreman posibleak planteatzeko edo mugak sortzeko asmoarekin. 
HIRIA HIRIAREN BARNEAN
Proposamenaren krokisak marrazten ari ginela,  existitzen diren hiri batzuekin paralelismo bat zutela konturatu ginen. Ideiak garatzeko, Marrakech hiriko oin ezberdinak aztertu ditugu.