Oraingoan Eraikuntza III ikasgaian egindako lana aurkezten dizuet. Proiektua eraikitzeko hainbat baldintza genituen, esaterako, eraikuntza guztia industrializatua izan behar zen, BOEn arautegia bete behar genuen, baldintza bioklimatikoak kontuan izan behar genituen... Entregarako panel bat eta bideo bat eskatzen zizkiguten talde bakoitzari eta guk hauek entregatu genituen: PANELA:
Bosgarren maila hasieran ariketa laburra proposatu ziguten Proiektuak IV ikasgaian. Oso labur azalduz, proiektuaren helburua plazan emango diren ekintza ezberdinak jasotzeko espazio ezberdinak sortzea da, eta horien artean orubea zeharkatzen dituen fluxuak errespetatzea. Hobeto ulertzeko eta proiektua ezagutzeko hemen daukazue entregatutako informazio grafikoa:
Laugarren maila amaitu ondoren, udan lehiaketatan parte hartzeko asmoa genuen, oraingoan lehiaketa ezberdinak ziren, ez baitziren arkitekturari buruzkoak, herrietako kartelak diseinatzea baitzen egin beharrekoa. Hondarribiko jaietarako egindako kartelak dira gehien gustatu zitzaizkidanak, hemen uzten dizkizuet begirada bat botatzeko.
Iaz blog hau sortzea proposatu ziguten Proiektuak III ikasgaian eta, lehenengo sarreran esan nuen bezala, asmoa kurtsoa amaitu ondoren erabiltzen jarraitzea zen. Ez dakit ohitura faltagatik, denborarengatik edota sarrerak egiteko beharra ez izateagatik, ez nuen agindutakoa bete eta uda hasieran bloga bertan behera utzi nuen. Tresna interesgarria dela iruditzen zait, eta Proiektuak IV ikasgaian bloga berriz erabiltzea proposatu digutenez, orain arte egin ditudan lanen laburpenak igoko ditu kurtsoa amaitu zenetik orain arteko garapena ikusteko.