20 de octubre de 2011

Cristina Enean barrena...

Klasean komentatu zen urriaren 19tik 21era Kristina-enean nekazaritzaren inguruko erakusketa edo hitzaldi batzuk emango zirela. Eta hasieratik pentsatu genuen joatea, oso argi izan gabe zeri buruz hitz egingo zuten. Egia esan, ez genuen idearik erez zeri buruz zihoan guzti hura, baina bagenekien patatari buruz hitz egingo zela, eta nola Gasteizen proiektatzen gauden eta Gasteiztarrei izugarri gustatzen zaien patata, joatea ezinbestekoa ikusten genuen.

Kristina-eneako bidean “X irakaslea” aurkitu genuen; arkitektura eskolako irakaslea, bere izena anonimatuan nahiago duguna mantendu. Nola galduak geunden, berari galdetu genion ea non zegoen Kristina-enea zelako toki hori. Berak esan zigun erakusketa tabakaleran antolatzen zela, eta X irakaslearen aurpegiak erakusten zuen zihurtasunaz ohartuz, tabakalerara abiatu ginen. Esan beharra dugu momentu hartan ez ginela ohartu norantz gindoazen.

Kanpoko hesia zabalik zegoen. Gure buruaz erabat zihur, tabakalerako eremura sartu ginen. Metro batzuk ibilita ohartu ginen han mugimendu gutxi zegoela. Belar txarrak eta zikinkeriak edonon aurki zitezkeen. Gure aurrean hainbat proiektu proposamen izan dituen tabakalera eraikina zegoen. Haren fatxada istorizistaren erdian, burnizko ate izugarriak eraikinaren simetria ardatza markatzen zuen. Erdi zabalik zegoen momentu hartan, bisitaria gonbidatzeko keinuka bezala. Tabakalerak atzean zituen istorio guztiak ezagutzera bultzatzeko gogotan. Bagenekien inguru hark misterio puntu bat zeukala, eta soberan ohartu ginen han ez zegoela inolako erakusketarik. Baina atearen gonbidapena berehala ulertu genuen.

Ohartu ginenerako tabakaleraren iluntasunaren barna geunden, beste mundu batean. Denboran bidaiatu izan bagenu bezala sentitu genuen gure burua. Harrigarriena eraikinaren proportzioa zen. Edo hobeto esanda, gure proportzio txikia eraikinarekin alderatuz. Izugarrizko gonbidatuendako hall batean geunden, eskailera monumental batzuekin bukaeran. Aurrera gindoazela, alboetan nabe eta epazio handiak uzten genituen, batzuk argiztatuak eta beste batzuk itzaletan.
Suposatzen dugu hona heldu den irakurleak, norbait heldu baldin bada, sentituko duela guk momentu hartan sentitutakoa: nobela baten protagonistak ginen. Carlos Ruiz Zafonen “La sombra del Viento”-n agertzen den Daniel moduko bat. Eta hain zuzen ere, uste dugu hortik aurrera bizitakoa nobelak erakusten duela:  donostiako Tabakalerako abentura.
Esan dezakegun gauza bakarra da, ondorio moduan, beste behin joan behar garela barrukaldeko argazki batzuk ateratzeko.

Patataren erakusketari dagokionez, azkenean benetako Kristina-eneara heldu ginen. Hontan zorrotzak izango gara, gillotinaren antzera: erakusketa ikusteko 10 minutu besterik ez genuen izan. Handik atera eta hitzaldietara joan ginen.

Lehenbiziko hizlariak (Ignacio Mendiolak) guretzat interes erlatiboa daukan gaiari buruz hitz egin zuen: produktu transgenikoak eta hauen zeharkako eraginak. Teknizismo eta aipakera zehatzei buruz beteta zegoen hitzalditik ez genuen gauza argi askorik atera. Besterik gabe uzte dugu beste jende batentzako zela. Guk ez genekien ezta oinarrizkoa: zer da elikagai bat transgenikoa izatea?

Beste aldetik Emmánuel Lizcano izan genuen. Beste hitzaldi mota bat ekarri zigun, zeharo desberdina. 20 minutu zeramala hitz egiten, oraingoz jarraitzen zuen aurkezpeneko lehenengo diapositibak proiektorean, patata batekin sofa batean jesarrita. Eta larriagoa dena: ez zuen deus esan patataren inguruan. Hitzaldi bukaeran gauzak ez ziren asko aldatu. Baina tipo dibertigarria zen, esperientzia handikoa. Hizlari moduan bikaina, zintzotasun osoz zuzentzen zen gugana. Zeri buruz hitz egin zuenaren inguruan sakondu ordez, esango dugu hara eraman zela entzuleok ordu t’erdi atsegin bat izan genezan.


Gaur eta bihar hitzaldiak omen daude baita. Printzipioz ez gara joango, atzotik asko ez genuelako atera. Baina interesgarria izango zen joatea ikusteko X irakasleak nora bidaliko gintuzkeen honako honetan.

18 de octubre de 2011

ESTRATEGIA LANTZEN. 2011-10-18

Aurreko egunean planteatu genuen azterketan oinarrituz, Gasteizko inguruen leku bakoitzak eskaintzen dizkigun baliabideen mapa hau osatzea lortu dugu.
Uste dugu gune hauetako batzuetan aukera dagoela bertako ekintza indartzeko edo osatzeko.
Besterik gabe hemen aurkezten dugu gure laneko prozesuan gauden puntua:

15 de octubre de 2011

Patata batek energia sortu dezake?

Gure proiektuaren helburua ahal den neurrian lekuko baliabideak erabiltzea da. Nola ez, burura datorkigu txikitan hainbatek eskolan egindako esperimentua, alegia bi patatatik energia elektrikoa lortzea, baina energia benetan al dator patatetatik??
Hemen daukazue azalpena:

¿la patata genera electricidad? La verdad es que no. La patata no es un generador eléctrico, ni tampoco un acumulador, sino simplemente un elemento más en el circuito.
La idea básica de estos montajes se basa en las reacciones redox (reducción-oxidación). Los circuitos, en cuanto a la “batería” se refiere, se reducen a una patata y dos electrodos de diferente metal. Por ejemplo, un electrodo puede ser de cobre y otro de cinc.

La patata actúa como electrolito, el ácido ascórbico es el elemento que cierra el circuito. Al disponer cobre y cinc en una disolución de electrólito, se produce la reacción redox y los electrones fluyen desde el cinc hasta el cobre, pero en realidad esto es bastante lento. Por ello, los voltajes obtenidos por patata no suelen superar los 0,5 V y los 0,2 mA (miliamperios). Esto no llega a nada, pero colocando las patatas en serie (para aumentar el voltaje) y posteriormente juntando series de patatas en paralelo (para aumentar la corriente), se pueden conseguir baterías decentes. Eso si, inmanejables.

La reacción durará lo que dure la solución de electrólito. Las baterías de patatas son capaces de alimentar un pequeño equipo de sonido, o incluso un reloj de cocina, pero es bastante más barato una pila.

4 de octubre de 2011

Gasteiz eta inguruen azterketa eta proiektatze sistemaren planteamendu orokorra

Villafranca, Oreitia eta Ilarraza. Gasteizetik 10 km-tara dauden nekazal herrixkak, historikoki Gasteiz hornitzen zutenak. Gaur egun herri hauek ez dute bizirik, komunikazioa falta da eta ez dago ia gazterik.

Irailaren 19an herrixka hauek eta inguruak ezagutzera abiatu ginen. Lekuko egoerak asko dio han gertatu denaz. Betidanik landalur izandako guneek industriaren degradazio efektua erakusten dute gaur egun. Jendearen hirirako emigrazioak eta lekuko erabileren bertan behera uzteak ingurune berriak ekarri ditu: baserri-ortu multzoak, makinaria, hodi eta luxuzko txaleten ondoan. Hau da: erabilera finko bat ez duen gune nahasia, eta gainera, gainbeheran dagoena.
Demografia ezberdintasuna, industrializazio efektua eman baino lehen eta ondoren:
Ikusitakoa eta entzundakoa buruan izanik kotxean bildu ginen etxerako bidean. Lau buru, mila ideia… Jabetu ginen herrixka hauetan dagoen egoera ez zela arazo konkretu bategatik,  hori dela medio, azterketa ikuspegi orokor batetik egitea erabaki genuen ondorio aberatsagoak lortzeko. Hau da, herrixketako tokian tokiko arazoak aztertu beharrean, muinera iritsi nahi genuen: zein izan ote da egoera honetara iristeko arrazoia?
Orain dela 200 urte Gasteiz inguruko herriek hau hornitzen zuten baina industrializazio boom-aren ondorioz egoera guztiz aldatu zen. Herrixketatik Gasteizerako exodoa emateak Gasteizko inguruko biztanleri dentsitatea jeitsi zuen. Hiriak beste aukera ezberdinak emanda, nekazal guneko biztanleak herrixkak utziz joan dira. Gainera, kanpoko enpresak sartu eta latifundioak indartzeaz gain, nekazal produktuen erosle eta saltzailearen arteko tartekari bezala funtzionatzen dute, produktuaren prezioa izugarri goratuz.
Faktore guzti hauek degradazio nabarmena ekarri die Gasteiz inguruko puntuei. Hauen berreskurapenerako plan ezberdinak proposatu dira, emaitza handirik gabe. Haien artean, familia bakarreko hainbat etxebizitza eraikiz, “allien” efektua emanez.

Gasteizen komunikazio zaharretan emandako eragina. Lehenengo eskeman bide zaharrak, bigarrenean berriak, eta hirugarrenean gainjarpena:
Azken urteotan “Gasteiz” berdeari buruz hitz egiten da. Hau da gure proposamenaren oinarrietako bat. Artikuloak irakurriz, “aztarna ekologiko” kontzeptua aurkitu dugu. Laburbilduz, esan dezakegu herrialde baten indikadore bat dela, herrialde horren jasangarritasuna neurtzen duena.
Kontzeptu ekologiko hau modu zuzenean ezin dugu aplikatu Arabako eskalara, kontzeptuak planeta eskalan lan egiten duelako, eta ez lurralde lokaletan. Baina bai izango dugula kontuan kontzientzia bezala. Modu zuzenean ikusten ez dugun kontzeptua da, eta gaur egun egiten diren plangintzetan modu urrian hartzen da kontutan. Baina iruditzen zaigu ezinbestekoa dela kontuan izatea, eta oraingoz gehiago jakinda Gasteizek 2050 urterako dituen helmugak bete nahi baditu: “Ciudad neutra en carbono 2050”.

Guzti hau esan eta gero, goazen muinera: ZEIN DA GURE PROPOSAMENA? Edo hobeto esanda, zein bide edo sistema aplikatuko dugu, toki bakoitzeko arazoei erantzun egokia emateko?

Puntu honetatik aurrera bide paralelo bat eramango dugu:

· Zer proposa dezakegu  Gasteiz moduko leku batean? Alde batetik, aztertuko dugu zer indartu dezakegun Gasteiz bezalako gune batean: turismoa, kirol puntuak (eraztun berdearekin bat egiten dutenak??), nekazaritza… Aipatutako azken honen helburua ez da lehen zegoen nekazaritza indartzea, Gasteizko nekazaritzaren kontzeptu berria aurkitzea baizik: nekazaritza ekologikoa, nekazal-erosle erlazio zuzena merkatu puntu berriei esker, “agro-tourism” delakoa…

· Zer eskaini diezaguke Gasteizek? Zein da bere egungo egoera eta lekuko beharrak? Toki bakoitza aztertuz zer behar den ikusiko dugu, eta gainera lekuak berak eskatuko digu behar duena.

Gure helburua izango da bi bide hauekin jolastea edo hauek tartekatzea. Ideia batzuk aplikatu ahalko ditugu, eta beste batzuk tokiak aztertzerako orduan agertuko dira.