4 de octubre de 2011

Gasteiz eta inguruen azterketa eta proiektatze sistemaren planteamendu orokorra

Villafranca, Oreitia eta Ilarraza. Gasteizetik 10 km-tara dauden nekazal herrixkak, historikoki Gasteiz hornitzen zutenak. Gaur egun herri hauek ez dute bizirik, komunikazioa falta da eta ez dago ia gazterik.

Irailaren 19an herrixka hauek eta inguruak ezagutzera abiatu ginen. Lekuko egoerak asko dio han gertatu denaz. Betidanik landalur izandako guneek industriaren degradazio efektua erakusten dute gaur egun. Jendearen hirirako emigrazioak eta lekuko erabileren bertan behera uzteak ingurune berriak ekarri ditu: baserri-ortu multzoak, makinaria, hodi eta luxuzko txaleten ondoan. Hau da: erabilera finko bat ez duen gune nahasia, eta gainera, gainbeheran dagoena.
Demografia ezberdintasuna, industrializazio efektua eman baino lehen eta ondoren:
Ikusitakoa eta entzundakoa buruan izanik kotxean bildu ginen etxerako bidean. Lau buru, mila ideia… Jabetu ginen herrixka hauetan dagoen egoera ez zela arazo konkretu bategatik,  hori dela medio, azterketa ikuspegi orokor batetik egitea erabaki genuen ondorio aberatsagoak lortzeko. Hau da, herrixketako tokian tokiko arazoak aztertu beharrean, muinera iritsi nahi genuen: zein izan ote da egoera honetara iristeko arrazoia?
Orain dela 200 urte Gasteiz inguruko herriek hau hornitzen zuten baina industrializazio boom-aren ondorioz egoera guztiz aldatu zen. Herrixketatik Gasteizerako exodoa emateak Gasteizko inguruko biztanleri dentsitatea jeitsi zuen. Hiriak beste aukera ezberdinak emanda, nekazal guneko biztanleak herrixkak utziz joan dira. Gainera, kanpoko enpresak sartu eta latifundioak indartzeaz gain, nekazal produktuen erosle eta saltzailearen arteko tartekari bezala funtzionatzen dute, produktuaren prezioa izugarri goratuz.
Faktore guzti hauek degradazio nabarmena ekarri die Gasteiz inguruko puntuei. Hauen berreskurapenerako plan ezberdinak proposatu dira, emaitza handirik gabe. Haien artean, familia bakarreko hainbat etxebizitza eraikiz, “allien” efektua emanez.

Gasteizen komunikazio zaharretan emandako eragina. Lehenengo eskeman bide zaharrak, bigarrenean berriak, eta hirugarrenean gainjarpena:
Azken urteotan “Gasteiz” berdeari buruz hitz egiten da. Hau da gure proposamenaren oinarrietako bat. Artikuloak irakurriz, “aztarna ekologiko” kontzeptua aurkitu dugu. Laburbilduz, esan dezakegu herrialde baten indikadore bat dela, herrialde horren jasangarritasuna neurtzen duena.
Kontzeptu ekologiko hau modu zuzenean ezin dugu aplikatu Arabako eskalara, kontzeptuak planeta eskalan lan egiten duelako, eta ez lurralde lokaletan. Baina bai izango dugula kontuan kontzientzia bezala. Modu zuzenean ikusten ez dugun kontzeptua da, eta gaur egun egiten diren plangintzetan modu urrian hartzen da kontutan. Baina iruditzen zaigu ezinbestekoa dela kontuan izatea, eta oraingoz gehiago jakinda Gasteizek 2050 urterako dituen helmugak bete nahi baditu: “Ciudad neutra en carbono 2050”.

Guzti hau esan eta gero, goazen muinera: ZEIN DA GURE PROPOSAMENA? Edo hobeto esanda, zein bide edo sistema aplikatuko dugu, toki bakoitzeko arazoei erantzun egokia emateko?

Puntu honetatik aurrera bide paralelo bat eramango dugu:

· Zer proposa dezakegu  Gasteiz moduko leku batean? Alde batetik, aztertuko dugu zer indartu dezakegun Gasteiz bezalako gune batean: turismoa, kirol puntuak (eraztun berdearekin bat egiten dutenak??), nekazaritza… Aipatutako azken honen helburua ez da lehen zegoen nekazaritza indartzea, Gasteizko nekazaritzaren kontzeptu berria aurkitzea baizik: nekazaritza ekologikoa, nekazal-erosle erlazio zuzena merkatu puntu berriei esker, “agro-tourism” delakoa…

· Zer eskaini diezaguke Gasteizek? Zein da bere egungo egoera eta lekuko beharrak? Toki bakoitza aztertuz zer behar den ikusiko dugu, eta gainera lekuak berak eskatuko digu behar duena.

Gure helburua izango da bi bide hauekin jolastea edo hauek tartekatzea. Ideia batzuk aplikatu ahalko ditugu, eta beste batzuk tokiak aztertzerako orduan agertuko dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario