17 de marzo de 2013

Walltopia_Collider Activity Center

Oraingoan gelakide pare batekin eta Donostiako arkitektura estudio batekin lehiaketa baterako egindako lana aurkezten dizuet. Proiektua Bulgarian kokatzen da, Sofiako aldirietan hain zuzen ere. Nahiz eta orubeak baldintza gehiegi ez ezarri, Walltopiak (eskalada hormak diseinatzen dituen enpresa) diseinua garatzeko emandako jarraibideetan baldintza oso zorrotzak zeuden, bai azaleren aldetik, zein konexioei begira.

Proposatutako proiektuan, eskaladarekin harremana duten espazio guztiak bolumen neutro batean (kuboa) biltzen dira, gure asmoa ez baitzen espazio hori definitzea, hortan adituak beraiek baitira. Kuboaren inguruan gainontzeko espazioak bilduko lirateke, eraikinaren goiko taberna-terrazara heltzen den bidea osatuz. Aldi berean, kuboak programa publikoa eta pribatua bereiziko lituzke. Hemen duzue aurketutako panelak eta gainontzeko proposamenak kuxkuxeatzeko web orria: http://www.collider.eu/




Allées Bouflers

Proiketuak IV ikasgaian landutako azken aurreko ariketa da hau. Oraingoan ere Baionan kokatzen da, Adour ibaiaren alboan hain zuzen ere. Gaur egun aparkaleku erabilera du, eta asmoa, hiriaren gune hau berreskuratzea da, hau da, beste erabilera bat planteatzea eta nahi izanez gero ibaiarekin harremana estutzea.   

Aurkeztutako proposamenean, helburua eguneroko jarduerak jasotzen dituen espazioak sortzea da, baina, era berean, espazio horiek une bereziren batean ematen diren ekintzak jasotzeko gai izango dira. Horrez gain, ekintza berezi horiek sustatzeko, arkitektura efimeroa sortzeko behar diren pieza modulatuak biltzen dituen biltegi bat kokatuko dugu orubean. Proiektua nondik datorren ulertzeko eta diseinua ezagutzeko hemen duzue entregatutako material grafikoa:





















Ariketa laburra

Kurtsoko hirugarren ariketa hasi aurretik proiektatzeko kontuan izaten diren faktore edo elementuei buruzko ikerketa/hausnarketa ariketa proposatu ziguten. Hiru hitz multzotatik hitz bana aukeratu behar genuen eta bide hori jorratu. Egia esan, gure taldean oso zaila iruditu zitzaigun soilik hiru hitz aukeratzea, hori dela eta, hitz guztiekin ondorio orokor bat lortzen saiatu ginen. Hemen duzue landutako bidea:


Kurtsoko bigarren ariketa_ Hotel de la monnaie

Ariketa hau gabonak baino lehenago eman genuen baina blogean zintzilikatzea egoki ikusten dudanez, jarraian landu beharreko eremuaren eta programaren deskribapen txiki bat egin, eta aurkeztutako proposamena azalduko dut, nagusiki irudien bidez.

EKIPAMENDU KULTURALA ETA ERRESIDENTZIALA HOTEL DE LA MONNAIE-N

Bigarren ariketa honetarako Baionan kokatzen den 70x50 metroko orube lauki-luze baten aritu ginen.
Ipar-hegoalde norabide duten bi kale aldapatsuen artean kokatua dago eta bi mehelin ekimendebalderantz. Historikoki, orube hau eraikin eta erabilera ezberdinek okupatu izan dute. Eremuan aurrexistentziek eta inguruak duten presentzia eta garrantzia, hausnartzea sakon batera eraman behar gintuen.

Proposatzen ziren erabilera ezberdinak kultur ekipamendu anitz bat osatzen zuten. Kongresu aretoa,
ikerketa gelak, erakusketa-aretoa eta baita bertan arituko zirenentzako aldi baterako apartamentuak edo
hotela esate baterako.

Orubeak hiri zaharraren aztarnak ditu, sotoetan aurkitu daitezkeen upeltegi (cave) ezberdinak
mantendu beharreko ondare bezala aurreikusten ziren, eta proiektuan barne landu beharrekoak.

Proiektu hau lantzeko orduan, eremuak oso baldintza gogorrak jartzen zituela jabetu nintzen, eta nolabait, baldintza horietatik eratorritako proiektua egin behar zela ikusi nuen. Hona hemen proposamena: