Unibertsitatean lehiaketetan parte hartzea gustoko dugunok talde bat sortu genuen orain dela urte eta erdi gutxi gorabehera. Kurtsoa hasi ginenean taldekide pare batek arkitektura ikasleentzat zeuden lehiaketak bildu zituzten eta bakoitzak zein lehiaketatan parte hartu nahi zuen esan ondoren, talde ezberdinetan bildu ginen. Ez da lehen aldia ezagutzen ez dudan jendearekin lan egiten dudana lehiaketa baterako, baina oraingoan ere esan beharra dut oso gustora aritu naizela lanean eta talde honekin lan gehiago egitea espero dudala.
Evolo arkitektura eta arteari buruzko aldizkari bat da eta urtero zeru-harraskariei buruzko lehiaketa bat antolatzen du. Oso proiektu askea da, ez duzu inolako baldintzarik. Hasieran ideia original bat bilatzea kostatu zitzaigun ia mota guztietako eraikinak diseinatuta baitaude dagoeneko baina azkenean berezia den zerbait egitea lortu genuen. Dorrea Teslaren ideian oinarritzen da, hau da, argi-indarra kablerik gabe transmititzea da helburua. Hemen uzten dizuet entregatutako material grafikoa proiektua hobeto ulertzeko:
Lehiaketaren emaitzak pasa den astelehenean atera ziren, baina ez genuen zori-ona izan, beste batean izan beharko da. Hemen ikusi ditzazkezue irabazleak: http://www.evolo.us/category/competition/
No hay comentarios:
Publicar un comentario