Oraingoan gelakide pare batekin eta Donostiako arkitektura estudio batekin lehiaketa baterako egindako lana aurkezten dizuet. Proiektua Bulgarian kokatzen da, Sofiako aldirietan hain zuzen ere. Nahiz eta orubeak baldintza gehiegi ez ezarri, Walltopiak (eskalada hormak diseinatzen dituen enpresa) diseinua garatzeko emandako jarraibideetan baldintza oso zorrotzak zeuden, bai azaleren aldetik, zein konexioei begira.
Proposatutako proiektuan, eskaladarekin harremana duten espazio guztiak bolumen neutro batean (kuboa) biltzen dira, gure asmoa ez baitzen espazio hori definitzea, hortan adituak beraiek baitira. Kuboaren inguruan gainontzeko espazioak bilduko lirateke, eraikinaren goiko taberna-terrazara heltzen den bidea osatuz. Aldi berean, kuboak programa publikoa eta pribatua bereiziko lituzke. Hemen duzue aurketutako panelak eta gainontzeko proposamenak kuxkuxeatzeko web orria: http://www.collider.eu/
No hay comentarios:
Publicar un comentario