19 de agosto de 2013

"Cantos Rodados"_Roquetas de Mar

Uda hasi bezain laster, Donostiako arkitektura estudio batek beraiekin lehiaketa batean parte hartzea proposatu ziguten eta berehala baietz esan genuen. Oraingoan erronka Roquetas de Mar izeneko Almeriako herrian, gaur egun oso egoera txarrean dagoen orube batean, herriarentzat hainbat ekipamenduz osatutako espazio publikoa diseinatzea zen. Ekipamenduen artean kirola egiteko pistak, taberna, liburutegia, gradak... zeuden. Eremuak zituen lotura, erabilera edo fluxuez gain, klima espazio publikoa diseinatzerakoan kontutan izan beharreko baldintza gogorra zen. Guztia kontutan izanik, argi eta itzalez, hutsune eta betez osatutako espazioa proposatu genuen, non beteak hutsuneak bezainbesteko garrantzia zuen. Hemen duzuen aurkeztutako panela:

No hay comentarios:

Publicar un comentario