19 de agosto de 2013

EPAUS_ Espacio Público de Arte Urbano y Sonido

Bost hilabete igaro dira azken sarreratik eta bada garaia bloga eguneratzeko. EPAUS Proiektuak IV ikasgaian landutako kurtsoko azken ariketa izan zen. Klasean ariketa-lehiaketa deitu genion, izan ere, berez lehiaketa baten oinarriak bete behar genituen. Irakasleek jarritako baldintza nagusia proiektua Baionan kokatzea zen, eta hortik aurrera Opengap lehiaketa plataformak ezarritako arauak jarraitu behar genituen. 
Oinarrien informazio gehiago ikusi nahi baduzue hemen duzue linka: http://www.opengap.net/index.php?p=ficha_concurso_abierto&id=215

Lehenago esan bezala, proiektua Baionan kokatzea hasierako baldintza zen, baina guk bira eman genion eta hori bera ere arrazoitu genuen, alegia, zergatik Baionan? Zergatik harresiaren albo batean? Proiektuaren kokapena ondorengo informazio grafikoaz justifikatzen den azterketa baten ondorioa izan zen. 







Proiektuak eraikin bat izatea beharrezkoa ikusten genuen, baina proiektua eraikinaz gain, ibilbideak eta bertan ematen diren ekintzek osatzen dute. Hau harresian alboko katalizadorea izango litzateke, eta horrela harresiaren inguruan ekintza ezberdinak proposatuko lirateke. Ideia landu arren, proiektua ez genuen hiri osoaren eskalan garatu, guk aukeratutako orubearen eskalan baizik eta hau da bertan lortutako emaitza: 



No hay comentarios:

Publicar un comentario