26 de septiembre de 2011

GORBEA 2011/09/25

Paisaia beste ikuspuntu batetik behatzeko modua.... sentitzeko modua... natura... Atzo Gorbeara igo ginen Zarate izeneko herri arabatarretik. Ez zen nere lehen aldia, jada ezagutzen nuen mendi hau baina hodeirik ez zegoen lehenengo aldia zen eta nola ez... arkitektura beti barnean izanda mobilarekin Arabako lautadari argazkiak ateratzeko komeriak egiten... Nahiz eta bertan egonda sentitzen dena ez igorri, hemen dituzue lortutako zenbait argazki...

Arabako Lautada

Araba-Gipuzkoa muga

Gipuzkoa-Bizkaia muga

Iazko ikasbidaiko oroitzapenak...

Explore the World Trade Center site


"The redevelopment of the World Trade Center site in New York has been a long process, but it is now gradually taking shape.
The architect Daniel Libeskind was tasked with creating the first design studies for the site. This led to the creation of his 'masterplan' for the whole area - which remains the foundation of what is taking shape.
Other architects have been commissioned by the developers Silverstein Properties, to work on the individual buildings. They include British stars Richard Rogers and Norman Foster.
Illustrated by architects' animations for how the finished site will look, Daniel Libeskind and Dara McQuillan, spokesman from Silverstein Properties, explain the thinking behind the development to the BBC's Ramon Goni."


  





11 de septiembre de 2011

Primavera, Verano, Otoño, Invierno... y Primavera


Lehengo egunean lagun batekin filme honi buruz hitz egiten aritu nitzen, kultura asiatikoan oso jakituna omen da. Filme japoniarra zela esan nionean, segituan hau istorio taoista bat zela erantzun zidan. Filmea ekialdeko ikonografiaz beteriko mundu batean garatzen da, non hutsean kokaturiko ateak espazio bat mugatzen duen, non urak, zuhaitzek eta animaliek bizitzako lau urtarotan garatzen den ikasketa prozesu batean parte hatzen duten.


Mezua nahiko argia da: jabetza desioak gehien maite duzunaren txikitzea darama barnean. Inor ez da inmunea urtaroekiko, ezta bizi zikloekiko, alegia, jaio, hazi, ahuldu eta hil. Ezta mendiz inguraturiko etxe flotantean bizi diren bi monje taoistak ere. Urtaroak aurrera joan ahala, bizitzaren alderdi ezberdinak garatzen dira izugarrizko intentsitatearekin (sufrimendua, desioa, pasioa...). Honek, espiritualtasun eta mistikotasun handiko momentuak sortuko ditu, eta beste batzuk zalapartatsuagoak edo tragikoagoak. Monje zaharraren begiradaren aurrean, gazteak bakuntasuna galtzen du emakume bat bere etxe lasai eta baketsura heltzerakoan. Amodioa, jeloskortasuna, obsesioa... bezalako zentipenak piztuko zaizkio, burua erabat galdu arte.


Guztia paisai idiliko batean ematen da, begetazio oparoz inguraturiko laku batean, non templu flotante bat dagoen meditazio eta barne garbitzapenerako, mundu arruntatik baztertua.


Labur esanda, filme honetan inguruaren handitasun eta edertasunak deitzen du gehien atentzioa eta gertakizunak nolabait aurreikusten dira, proiektu batzutan gertatzen den bezala, batzuetan guztia ez da estetika edo itxura, funtzionatu ere egin behar baitu. 

10 de septiembre de 2011

Eco-, bio-, iraunkorra... gaur egun borborrean dauden hitzak

_La comida es invisible
_Una construcción cultural
_La alimentación, una "nueva" forma de ver la ciudad
_Ecoaldeas frente a una ciudad eléctrica

Lau testu hauek irakurri eta guztiak batera buruan izanda testu kritiko bat idazten saiatuko naiz. Nagusiki bi gai aztertzen dira: batetik paisaia eta hau sortzeko dauden modu ezberdinak eta bestetik elikadurak dakartzan eraginak (ingurumenean, paisaian, gizartean, politikan...). 


Lehenik, paisaiaren gai zabalean barrena abiatuko gara, gehienbat, bigarren eta azken testuetan azaltzen dena. Javier Maderuelok bere testuan dioen bezala (bigarrena) paisaia askotan automatikoki naturarekin lotzen dugu, baina pentsa dezagun une batez, Peter Eisenmanek Berlinen egindako Europan hildako judioen omenezko monumentua ez al da paisaia? Hain urruti joan gabe, Gancheguik eta Chillidak Gasteizeko Foru plazan egindako lana ez al da paisa?











Beraz, gure buruak sortzen du paisaia, pentsatzeko gai garen heinean, ikusten ditugun elementuen artean erlazioak bilatzen ditugu paisai bat osatuz, paisai mentala alegia. Honekin esan nahi dudana zera da, "territorio" hitzarekin idazleak dioen bezala, ikusten duguna hor dagoena da, oinarria, funtsa, eta paisaia lortzeko gure ezagutzak, sentipenek, sentzumenek... parte hartu behar dute. Paisaia ez da zoilik menditik sortutako errekak, ingeniari batek diseinatutako errepideak, naturak sortutako mendiak eta gizakiak landatutako soroek osatzen duten irudia, zerbait subjetiboa da.

Paisaiaren gaia beste baterako utzi eta bigarren gaira pasako gara, "elikadurak dakartzan eraginak" alegia. Nahiko interesgarria iruditzen zait hurbileko gaia baita niretzat, izan ere, herri txiki batean bizi naiz, naturarekin nahiko harreman duena. Testuetan azaltzen den bezala, egia da neurri gabe kontsumitzen dugula eta okerragoa dena, informaziorik gabe
"La comida es invisible". Idazlan honetan janaria nondik nora eta nola eramaten den ez dakigula aldarrikatzen da gehien bat, baina hirietako zenbatek dakite patata nola lortzen den, tomatea zein urtarotan jasotzen den edo itxaurrak nola hazten diren? Exageratzen ari naizela dirudi, baina ez da horrela, izan ere iaz zenbait ikaslek Hondarribin planteatutako proiektuan baratzak proposatzen zituzten, eta gogoan dut oraindik nola talde batek tomateak urte osoan jasotzen zirela zioen... Zer izango da hurrengoa, behiak moreak direla entzutea? Honek modu batean hirugarren testuan irakurritakoari egiten dio erreferentzia, nola "Amsterdamgo Proeftuin" planak jende, herri, nazio... eta abarreri erakutsi nahi dion zer eta noiz jan.

Guzti honekin ez dut esan nahi denek berdin jan behar dugunik edo baratzeko kontuetan oso jakitunak izan behar garenik, baina bai dendara jotzean, kriterio pertsonala izan beharko genukeela zer erosi erabakitzeko.

Gehiago ez luzatzearren, bi gaien inguruan hausnarketa txiki bat egitea gustatuko litzaidake, alegia, ba al dago harremanik elikadura eta paisaiaren artean? elikadurak paisaia sortu, edo hausten du? erabil daiteke elikadura paisaiaren tresna bezala? eta alderantziz?


Urte bat gehiago ala gutxiago...?¿ Bat gehiago mesedez...

Aurtengo ikasturteari buruz zer espero dudan azaldu baino lehen, aurkeztu egingo naiz, izan ere, blog hau edonori irekia dago.


Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko (DAGET) ikaslea naiz, eta blog honen helburua arkitektura eta bere inguruko gaiei buruzko ezagutzak, iritziak, bitxikeriak... elkartrukatzea da, interakzio edo elkarekintza bat sortzea alegia. Xede honetan, guztion parte hartzea eskertuko nuke.


Oraingoan, bloga estreinatzeko, irakasleek testu bat idaztea proposatu digute "Zer espero duzue hurrengo urterako?" galderi erantzunez (lehen aipatu bezala), beraz, hausnarketari ekingo diogu.


Gogoan dut oraindik lehenengo mailara heldu ginenean. Milaka galdera genituen: Nolako irakasleak daude...? Zein ote da kurtsorik zailena...? Zein da ikasgairik zailena...? Guztiak "ZAILA" hitzaren inguruan biratzen zuen. Inork ez zuen atzean geratu nahi, ikaratuta baigeunden batxilergoko burbuilatik kanpo. Orain atzera begiratzean ohartzen naiz bidea gogorra izan dela, baina mendian bezala gustura ibiliz gero, ia jabetu gabe iristen zara totorrera, eta hori da gertatzen ari zaidana...


Aste honetan behin eta berriro entzun ditugu ondorengo esaldien tankerakoak: "Karrera amaitzen ari zarete eta jada lanean pentsatzen hasi beharko duzue...", "Karrera ez da lan egitea bezala, guztiz ezberdina da...", "Jada ekuatorea pasa duzue eta gutxi geratzen zaizue lanean hasteko...". Guzti honek nolabait ikaratu egiten nau, baina era berean zera pentsatzen dut: oraindik bi urte geratzen zaizkigu amaitzeko eta ahal den neurrian konplejuak diren eta gustuko ditugun proiektuak lantzeko aprobetxatuko dugu, karreratik kanpo garatzen zailak direnak.


Sarri entzun dudan beste esaldi bat, "taldeka lan egingo duzue" izan da. Ikasle asko hori entzutean zera pentsatzen dute: taldeka?¿?!! Ni ere karrera hasieran hauetarikoa nintzen, baina denborarekin ikasi dut taldean gustura lan egiten. Honekin batera burura datorkit iaz izandako esperientzia. Nire gelakide pare bat beste kurtso batzuetako ikasleekin, ikasleei zuzendutako lehiaketetara aurkezten ziren eta beti beraiekin parte hartzera animatzen ninduten. Hasieran hain talde handia zela ikusita, lanean aritzea zaila izango zela pentsatzen nuen, baina guztiz aurkakoa gertatu zen, izan ere oso ondo konpondu ginen eta asko ikasi nuen. Aurten ere beraiekin lehiaketa gehiagotan parte hartzea espero dut, aurrerapausu garrantzitsuak izan baitira azken bi lehiaketak guretzat, finalista geratu baiginen. Hemen utziko ditut link-ak norbaitek kuxkuxeatu nahi badu.


                                   http://es.archmedium.com/Concursos/End_NYTC/Proyectos.php
New York Ceatre City_Archmedium



                                                 http://www.arquideas.es/#/concurso/138/494/
Prototipo de alojamiento turístico, Santorini_Arquideas

Amaitzeko, aipatzea lehenengoko lehiaketan intentsitate gehiagorekin parte hartu nuela bigarrenean baino hainbat arrazoirengatik eta bide batez gustatuko litzaidake kideak esketu eta zoriontzea, animo mutilak!!!