_La comida es invisible
_Una construcción cultural
_La alimentación, una "nueva" forma de ver la ciudad
_Ecoaldeas frente a una ciudad eléctrica
Lau testu hauek irakurri eta guztiak batera buruan izanda testu kritiko bat idazten saiatuko naiz. Nagusiki bi gai aztertzen dira: batetik paisaia eta hau sortzeko dauden modu ezberdinak eta bestetik elikadurak dakartzan eraginak (ingurumenean, paisaian, gizartean, politikan...).
Lehenik, paisaiaren gai zabalean barrena abiatuko gara, gehienbat, bigarren eta azken testuetan azaltzen dena. Javier Maderuelok bere testuan dioen bezala (bigarrena) paisaia askotan automatikoki naturarekin lotzen dugu, baina pentsa dezagun une batez, Peter Eisenmanek Berlinen egindako Europan hildako judioen omenezko monumentua ez al da paisaia? Hain urruti joan gabe, Gancheguik eta Chillidak Gasteizeko Foru plazan egindako lana ez al da paisa?
Beraz, gure buruak sortzen du paisaia, pentsatzeko gai garen heinean, ikusten ditugun elementuen artean erlazioak bilatzen ditugu paisai bat osatuz, paisai mentala alegia. Honekin esan nahi dudana zera da, "territorio" hitzarekin idazleak dioen bezala, ikusten duguna hor dagoena da, oinarria, funtsa, eta paisaia lortzeko gure ezagutzak, sentipenek, sentzumenek... parte hartu behar dute. Paisaia ez da zoilik menditik sortutako errekak, ingeniari batek diseinatutako errepideak, naturak sortutako mendiak eta gizakiak landatutako soroek osatzen duten irudia, zerbait subjetiboa da.
Paisaiaren gaia beste baterako utzi eta bigarren gaira pasako gara, "elikadurak dakartzan eraginak" alegia. Nahiko interesgarria iruditzen zait hurbileko gaia baita niretzat, izan ere, herri txiki batean bizi naiz, naturarekin nahiko harreman duena. Testuetan azaltzen den bezala, egia da neurri gabe kontsumitzen dugula eta okerragoa dena, informaziorik gabe
"La comida es invisible". Idazlan honetan janaria nondik nora eta nola eramaten den ez dakigula aldarrikatzen da gehien bat, baina hirietako zenbatek dakite patata nola lortzen den, tomatea zein urtarotan jasotzen den edo itxaurrak nola hazten diren? Exageratzen ari naizela dirudi, baina ez da horrela, izan ere iaz zenbait ikaslek Hondarribin planteatutako proiektuan baratzak proposatzen zituzten, eta gogoan dut oraindik nola talde batek tomateak urte osoan jasotzen zirela zioen... Zer izango da hurrengoa, behiak moreak direla entzutea? Honek modu batean hirugarren testuan irakurritakoari egiten dio erreferentzia, nola "Amsterdamgo Proeftuin" planak jende, herri, nazio... eta abarreri erakutsi nahi dion zer eta noiz jan.
Guzti honekin ez dut esan nahi denek berdin jan behar dugunik edo baratzeko kontuetan oso jakitunak izan behar garenik, baina bai dendara jotzean, kriterio pertsonala izan beharko genukeela zer erosi erabakitzeko.
Gehiago ez luzatzearren, bi gaien inguruan hausnarketa txiki bat egitea gustatuko litzaidake, alegia, ba al dago harremanik elikadura eta paisaiaren artean? elikadurak paisaia sortu, edo hausten du? erabil daiteke elikadura paisaiaren tresna bezala? eta alderantziz?
No hay comentarios:
Publicar un comentario