10 de septiembre de 2011

Urte bat gehiago ala gutxiago...?¿ Bat gehiago mesedez...

Aurtengo ikasturteari buruz zer espero dudan azaldu baino lehen, aurkeztu egingo naiz, izan ere, blog hau edonori irekia dago.


Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko (DAGET) ikaslea naiz, eta blog honen helburua arkitektura eta bere inguruko gaiei buruzko ezagutzak, iritziak, bitxikeriak... elkartrukatzea da, interakzio edo elkarekintza bat sortzea alegia. Xede honetan, guztion parte hartzea eskertuko nuke.


Oraingoan, bloga estreinatzeko, irakasleek testu bat idaztea proposatu digute "Zer espero duzue hurrengo urterako?" galderi erantzunez (lehen aipatu bezala), beraz, hausnarketari ekingo diogu.


Gogoan dut oraindik lehenengo mailara heldu ginenean. Milaka galdera genituen: Nolako irakasleak daude...? Zein ote da kurtsorik zailena...? Zein da ikasgairik zailena...? Guztiak "ZAILA" hitzaren inguruan biratzen zuen. Inork ez zuen atzean geratu nahi, ikaratuta baigeunden batxilergoko burbuilatik kanpo. Orain atzera begiratzean ohartzen naiz bidea gogorra izan dela, baina mendian bezala gustura ibiliz gero, ia jabetu gabe iristen zara totorrera, eta hori da gertatzen ari zaidana...


Aste honetan behin eta berriro entzun ditugu ondorengo esaldien tankerakoak: "Karrera amaitzen ari zarete eta jada lanean pentsatzen hasi beharko duzue...", "Karrera ez da lan egitea bezala, guztiz ezberdina da...", "Jada ekuatorea pasa duzue eta gutxi geratzen zaizue lanean hasteko...". Guzti honek nolabait ikaratu egiten nau, baina era berean zera pentsatzen dut: oraindik bi urte geratzen zaizkigu amaitzeko eta ahal den neurrian konplejuak diren eta gustuko ditugun proiektuak lantzeko aprobetxatuko dugu, karreratik kanpo garatzen zailak direnak.


Sarri entzun dudan beste esaldi bat, "taldeka lan egingo duzue" izan da. Ikasle asko hori entzutean zera pentsatzen dute: taldeka?¿?!! Ni ere karrera hasieran hauetarikoa nintzen, baina denborarekin ikasi dut taldean gustura lan egiten. Honekin batera burura datorkit iaz izandako esperientzia. Nire gelakide pare bat beste kurtso batzuetako ikasleekin, ikasleei zuzendutako lehiaketetara aurkezten ziren eta beti beraiekin parte hartzera animatzen ninduten. Hasieran hain talde handia zela ikusita, lanean aritzea zaila izango zela pentsatzen nuen, baina guztiz aurkakoa gertatu zen, izan ere oso ondo konpondu ginen eta asko ikasi nuen. Aurten ere beraiekin lehiaketa gehiagotan parte hartzea espero dut, aurrerapausu garrantzitsuak izan baitira azken bi lehiaketak guretzat, finalista geratu baiginen. Hemen utziko ditut link-ak norbaitek kuxkuxeatu nahi badu.


                                   http://es.archmedium.com/Concursos/End_NYTC/Proyectos.php
New York Ceatre City_Archmedium



                                                 http://www.arquideas.es/#/concurso/138/494/
Prototipo de alojamiento turístico, Santorini_Arquideas

Amaitzeko, aipatzea lehenengoko lehiaketan intentsitate gehiagorekin parte hartu nuela bigarrenean baino hainbat arrazoirengatik eta bide batez gustatuko litzaidake kideak esketu eta zoriontzea, animo mutilak!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario