30 de enero de 2012

ESPAZIO ARKITEKTONIKOA

Aurreko laiuhilekoan euskara tekikoa II ikasgaian nahi genuen gaiari buruzko testu bat idaztea bidali ziguten. Nik espazioa aukeratu nuen idazeko aitzaki bezala eta gaur klasean irakurritako testuarekin nolabaiteko lotura duenez, pixka bat laburtu eta blogera igotzea erabaki dut. Espero dut gustokoa izatea, hemen duzue:

Arkatza eskuan dugula behin eta berriz marra berdina irudikatzen dugu, noizbait marra horrek guk diseinatutako espazioa mugatuko baitu. Baina, zertan oinarritzen gara espazio hori diseinatzeko? Proiektu horrek beteko duen funtzioan, edo, izango duen itxuran?

Oinarria, proiektuaren erabilerak definituko du, hau da, espazioa helburu ezberdinengatik diseinatu daiteke: erabiltzailea hunkitzeko (monumentuak, zenbait espazio publiko...) betebehar jakin bati erantzuteko (lantegi-, eskola- edo denda- funtzioa duten eraikinak) edo aipatutako xede biak batera erdiesteko (museoak, antzokiak...), baina, edozein kasutan, arkitektoak espazio egokia proiektatu behar du.

Horretarako, bolumena ezinbesteko tresna da. Bolumena eta espazioa ez dira zertan lotuta egon behar, esan nahi baita, bolumenak espazioa mugatu dezake, baina ez definitu; izan ere, lan horretan, beste zenbait alderdik parte hartzen dute: proportzioak, ikusmen-eremuak, testurak, argiak, koloreak eta abarrek. Baliabide horiekin, arkitektoak eskalarekin jolasten du; espazio diafano, mugagabe edo biziak eratzen ditu eta, nola ez, artea sortzen du.

Denborak, halaber, espazioaren izaeran eragina du. Iraganean eratutako proiektua ez da berdin ulertuko sortutako unean edo hortik urte batzuetara. Arkitektoak eraikina diseinatzean kontutan izango ditu garai hartan nagusi diren eraikuntza-baliabideak, eta, zenbaitetan, arkitektura-mugimenduak. Proiektu konplexuetan, marrazki izatetik eraikin izatera pasatu arte, espazioak asko alda daitezke; bi edo hiru dimentsioak ez baitira gauza bera.

Esan bezala, hasiera batean arkitektoak paperean egindako marrazkia, arte-lan bilakatuko da, alabaina, arkitektura munduko 7 arteetako bat da. Hargatik, zer da besteengandik bereizten duena? Zerk egiten du bakarra izatea? Espazioak, alegia.

Espazioa hautemateko era ezberdina da gure kokapenaren arabera, eta, horrenbestez, arkitekturan alderdi berri bat sartzen da: gu. Arkitekturaren aurrean edo barnean dugun kokapenaren arabera, proiektua ulertzeko modua bestelakoa izango da. Leku jakin batean geldirik denbora luzean egonez gero, arkitektura bi dimentsiotan ulertuko dugu. Aldiz, proiektuan zehar ibiliz gero, bazter guztiak arakatuz gero, 4. dimentsiora pasako gara, eta horrela arte-lanaren funtsa ezagutzeko aukera izango dugu.

Askotan, arkitektura ikasleok espazioak bi dimentsiotan sortzen ditugu, hots, diseinatzerakoan eraikinak bete behar dituen funtzioetara mugatzen gara eta ez dugu haratago begiratzen. Horrela sortutako proiektuak zuzenak dira, baina, ez dira espazialki aberatsak, ez dute gizakiok espazioa ulertzeko dugun gaitasunarekin jolasten. Horrek ez du esan nahi proiektua gaizki dagoenik, ostera, gisa horretan, ezinezkoa da espazio bakar, aratz eta ahaztezina sortzea.

Amaitzeko, hausnarketa txikia: proportzioa, espazioaren irakurketa, bolumena, denbora, argia, espazioaren erabilera egokia... kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuak dira. Ordea, ez da ahaztu behar, ekintza jakin bat burutzeko behar den espazioa diseinatzea dela arkitektoaren betebeharra, beti ere, arkitektura-giroa galdu gabe.

23 de enero de 2012

ILARRATZAN PROPOSAMENA

Azken emanterako zenbait gauza aldatu ditugu, baina proiektuaren abiapuntua berdina da. Ilarratzara joan ginen lehen egunean bertako jendearekin hitz egiten konturatu ginen ekoizpen sistema ez zetorrela bat bertan landetan lan egiten zuen jendearekin, biztanleriaren kopuru txikia. Landak bi multzotan banatzen ziren, batetik kooperatibekin adostutako lurrak zeuden (kooperatibak etekin gehiena lortzen zuen nahiz eta jabea ez izan) eta bestetik baratza txikiak zeuden familiek oinarrizko elikagaiak lortzeko. Gure proposamenean sistemari bira ematen zaio, etekin gehiena langileak lortuko du eta erosleak erosten duena nondik datorren eta nola lortzen den ezagutzeko aukera du.



Garlan kentzean, material asko xahutzen zen eta beraz, material hori gure proiektua garatzeko erabili dugu. Era berean, ez dakigunez proiektuak funtzionatuko duen edo ez, fase ezberdinetan banatu dugu edozein unetan eten ahal izateko, hots, proiektu malgu eta irekia da.


A_FASEAK


1_GARLAN KENTZEA
Ilarratzan aurkitzen den Garlan koperatiba sarratuz emanten diogu hasiera proiekzioari. Erabaki hau hartzeko egungo nekazarien egoera eskazean oinarritu gara. Koperatiba sarratzearekin nekazariei euren elikagaiak tartekari gabe saltzeko bidea errazten diegu. koperatiba sarratu eta eraikineko material guztia aprobetxatuko dugu, lekuko baliabideak erabiliko ditugu.

2_1. PABILIOIA ERAIKI
Garlan koperatibatik lortutako material guztia bildu egingo dugu material berberarekin eraikiko den biltegi batean. Garlan desmuntatzerakoan lortutako material guztia bilduta izanik, aurrerantzean proiektatuko dena eraikitzeko erabiliko da. Gure helburua tokian tokiko baliabide guztiak aprobetxatzea baita. Herritk herriarentzako pabilioia izango da.


3_2. PABILIOIA ERAIKI
Aurreko pabilioian bildutako materialarekin bigarren pabilioi bat eraikiko dugu, herritarrek euren makinaria bertan gorde dezaten. Horrela guztiak elkarlanean arituko dira eta eurek sortutako guztia batera landu eta etekinak bitartekari gabe hartuko dituzte.


4_3. PABILIOIA ERAIKI
Makinaria prest dagoelarik, nekazariek elikagaiak landatu eta ondoren hauek biltzeko 3. pabilioi hau eraikiko da. Biltegi honetan, batutako elikagaiak prozesu bat jasoko dute. Lurra kentze, kalifikatze eta klasifikatze prozesua hain zuzen. Honetarako grabitate erabiliko dugu, energia aprobetxatuz.


5_4. PABILIOIA ERAIKI
4.pabilioi honetan aurreko prozesuaren jarraipena emango da. Hemen elikagaiak garbitu, pisatu eta azkenik kaxetan pilatuko dira. Hemen ere ahalik eta energia gutxien gastatzeko helburuarekin, estalkiko euri ura bilduko dugu, hau berrerabiliz.
Elikagaiak saltzeko prest daude eta hori dela eta pabilioi hau errepidetik gertu kokatuko da, kamioiak inguruko herrietara garraia ditzan. Gainera, azken pabilioi honetan salmenta ere garatuko da, herriko merkatuarekin aparte joango den arren.


6_ESPAZIO PUBLIKOA ETA MERKATUA
Herriko azterketan pabilioien ondoko eremuaren egoera txarraz konturatu ginen eta ekintza batzuk proposatuz eta moldaketa batzuk, egungo egoerari aurre egiten saiatu gara.
Horretarako, aisi gune bat plantetu dugu, herritarren elkartopaketa espazioa sortuz. Ekintza eta trataera ezberdinak planteatuz.
Bertan eszenatoki bat panteatzen dugu, astean behin merkatu bati lekua utziko diona eta besteetan ekintza ezberdinak garatzeko aukera eskeiniko duena. Gune neutroa.
Eszenatokiaren aurrean eta horri begira gune gogorrak eta malguak ageri dira. Batetik lorategi-zelaitxo bat planteatzen dugu, maldan kokatzen dena eta bertan etzateko aukera emateaz gain, errepideaganako babesa ere eskaintzen digu. Bestetik herritarren partehartze eta ezagutza banatzea suspertzeko lorontzi urbanoak planteatzen dira.
Honekin batera Eliza inguruko espazioaren moldaketa garatuko dugu. Ageri den pareta eraitsiko dugu mugarik ezpaitugu nahi, Beste gune neutro bat proposatzen da merkatu gunearen osagarri izango dena.



7_AGROTOURISM: Harrera, Ikasgela, Jantokia
Nekazaritza mundua gizartean zabaltzeko asmoarekin agrotourism ekipamendu multzoa proposatzen da Ilarratzako erabilera gabeko lur eremu batean.
Gune hau eraikin ezberdinez osatuko da eta proiektu irekia den heinean beharren arabera hazi daitekeen proposamena izango da.
Hasteko harrera gune bat planteatzen da, erakusketa gela batez ere osatzen dena. Bigarrenik ikasgela planteatzen da eta hemen herriko nekazarien eta kanpotik, ikastera datorren jendearen arteko erlazioa emango da. Ikasgelan klase teorikoak emango dira baina ondoren landa lurretara joango dira ikasitakoa praktikan jartzera.
Azkenik landatutako elikagaiak sukaldatzeko aukera ere ematen da hirugarren eraikina den jantokian. Honek txoko moduan funtzionatuko du.
Multzo honetako eraikinak kanpoaldearekin erlazio zuzena dute eta gune bat proposatzen da kanpotik barrurako trantsizio errazten duena.




8_AGROTOURISM: Logelak
Aurreko multzoaren ondoren, jendea asteburu pasan datorrela kontutan hartuta, lotarako eraikinak proposatzen dira. Eraikin bakoitzak lau logela, komunak eta egoteko guneak ditu. Hemen ere Kanpo-barne trantsizioa ematen da egoteko gune batzuetan begetazioa ageri delarik.


9_HURRENGO PAUSUA
Proiektu irekia denez, hurrengo pausua etxebizitza beharra izan liteke. Proiektatu ez ditugun arren agrotourims-aren eskumaldean jarriko genituzke, ia da existitzen diren etxebizitzen arteko eremuetan integraturik. Irudian berdez markatua.
Beharbada beste ikaskide batzuek planteaturiko proposamenekin batera zitekeen.
B_ ERAIKITZE SISTEMA


Prozesuan eraikiko diren eraikin guztiak pauso berdinak jarraituko dituzte. Hasierako helburua tokian tokiko baliabide guztiak aprobetxatzea da eta era berean, eraikitzeko ahalik eta material guztia inguru gertutik lortzea. Horri jarraikiz gure material iturri handiena Garlan pabilioia izango da. Hemetik birziklatuko ditugu, zutabe, zertxa, habexka, txapak, styro stone siteman erabiliko den masa sortzeko hautsa... proiektatuko ditugun eraikinak eraikitzeko materiale guzti hauek erabiliko dira baina honez gain eraikinetako itxituran txapa erabili arren txapa barrutik styro stone sistema erabiliko dugu. Hau herrtik lortuko ez dugun arren, Gasteiztik ekartzen da eta gainera birziklagarria da eta ez da material garestia.


1_ARKITEKTURA BIOKLIMATIKOAREN OINARRIAK


 2_GURE EGOERARA EGOKITZEN DEN ERAIKITZE SISTEMA ETA ABANTAILAK
 3_KANPOTIK EKARRI BEHARREKO MATERIALA

4_NONDIK EKARRI BEHAR DA
5_DESPIEZEA
 6_BOLUMETRIAREN JUSTIFIKAZIOA
7_XEHETASUNAK
C_EMAITZA


Herrriaren eta inguruaren azterketan oinarrituz interbentzio gune ezberdinak garatu ditugu. Gune ezberdin hauekin herriko lotura bultzatu nahi dugu eta horretarako ere egurrezko gurutzebideak planteatu ditugu. N-104a oztopo izatetik konexio sare garrantzitsu bilakatu nahi dugu, herrian barneratuz eta herria eskaparate izatera pasatuz.
Egindako proposamen edo moldaketa guztiak herria errespetatuz egin ditugu, bai estetika aldetik, baita zentzu edo erabilera aldetik ere.
Horrez gain eraikitzeko baldintza ezberdinak jarri dizkiogu geure buruei hala nola: arkitektura jasangarri bat, orientazioa, landaredia, aireztapena, isolamendua, ur-bilketa, lekuko materialen erabilera, garraio laburrena izan dira kontutan hartu diren faktoreak batik-bat.


1_OIN OROKORRA

2_PROIEKTUAREN OINA
3_UDAN/NEGUAN

4_3. PABILIOIAREN BARNEKO BISTA
5_AGROTOURISMEKO LOGELEN ERAIKINA

6_IKUSPEGI OROKORRA

D_EMATEA



5 de enero de 2012

Txostena jaso ondoren...

Urte berria hasi da eta lanean jarraitzen dugu. Oraingoan irakasleek bidalitako txostena irakurri eta aztertu dugu eta esandako gehienarekin bat gatoz, izan ere, 20ko ematea, bide batez, proiektua garatzeko aitzaki bat izan zen, nahiz eta denboraz oso ondo ez ibili azterketak zirela eta.


Proiektuaren abiapuntua zein den argi dago eta fase bakoitzean ematen diren ekintzak ere, baina beharbada borobiltzea falta dena eraikuntza sistema bateratua da, Garlanetik lortutako materiala ahal den neurrian berrerabiliz eta mugikortasun edo malgutasun ideia mantenduz. Badakigu lana izango dela guztia moldatzea, baina erronka interesgarria izango litzateke.

20 de diciembre de 2011

AURRE-EMATEA

Denbora luze daramagu igoerarik egin gabe eta gaur gure proiektua zein puntutan dagoen azalduko dugu. Hasiera batetik gure helburua ahalik eta material gutxiena erabiliz (merkeagoa, jasangarriagoa, errazagoa... izateko) eragin handiena sortzea izan zen, hau da, Ilarratza eta inguruko herriak berpiztea. Hori dela eta, gure helburua ez ahazteko, zenbait puntu zehaztu ditugu, gero proiektua garatzeko orduan kontuan izan ditugunak. Hemen duzue informazio hori biltzen duen lamina.


Bertan proiektuak jarraituko lituzkeen faseak azaltzen dira, eta edozein unetan eraginkorra ez dela ikusten bada, eten egin daiteke beste planteamendu berri bat proposatzeko. Hemen dituzue proposatutako faseak:

1_GARLAN KENDU
Ilarratzan aurkitzen den Garlan koperatiba sarratuz hasiko dugu proiekzioa. Koperatibek nekazarien lanbide-egoera hondatzen dute, horregaitik, nekazariei euren elikagaiak tartekari gabe saltzeko bidea erraztuko diegu. Horrela ba, lehenengo urratsa garlan kendu eta bertako material guztien bilketa izango da, Azterketan aipaturiko lekuko baliabideen aprobetxamenduei jarraikiz.

2_1.PABILIOIA ERAIKI
Garlan lantegitik lortutako material guztia bildu egingo da. Horretarako, pabilioi bat eraikiko da, hau garlan kentzerakoan lortutako material berberarekin eraikiko da. Zutabe, zertxa, habeak... hartuko dira eta neurriak egokituko dira, ahal den aldaketa gutxien eginez.
Pabilioia Garlan lantegiaren paralelo kokatuko da, horrela Garlan industria desmuntatzen de bitartean albo batera material guztia pilatu ahal izango dugu modu errezean.
Gainera maldan jarriko dugu estalkia, euri urak kanporatzeko eta batzeko, gerora berrerabili ahal izateko. Itxitura moduan, batetik; ondoko fabrika batetako polikarbonatoa erabili dugu beira modura eta bestetik; garlaneko masa erabili dugu. Herriari eta baita errepideari begira geratzen da pabilioia eskaparate funtzioan bertan gertatzen ari denaren berri guztiak izateko.
Material guzti hau herrian aldaketa edo proiektu berriak egiteko erabiliko da. Gainera material hau agortzen den heinean beste nonbaitetik materiala lortuko balitz hemen gordeko litzateke. Herrirako material biltegia izango da.


3_2.PABILIOIA ERAIKI
Behin Garlan existitzen ez dala eta bertatik aprobetxatutako material guztia 1.pabilioian dugularik, herriko makinaria guztia gordetzeko pabilioi bat eraikiko da. Noski, 1.biltegian bilduta daukagun materilarekin.
Modu honetan nekazari bakoitzak ez du bere makinaria propioa erosi beharko, bakoitzak duena eskaini eta guztiek erabili ahal izango duten makinaria biltegi bat edukiko dute.
Honez gain, Garlanetik lortutako masarekin adreiluak fabrikatu ahal izateko beharrezko makinaria jarriko da. Gerora zerbait eraiki behar bada, etxebizitzak adibez, herritarrek beraiek fabrikatu ahal izateko.
Hasiera batean elikagaiak ere hemen bilduko dira baina leku falta dela eta 3.pabilioi bat sortuko da.

4_3.PABILIOIA ERAIKI
Makinaria prest dagoelarik, nekazariek euren elikagaiak landatu eta hurrengo pausoa biltzea izango da. Horretarako 3.pabilioi bat eraiki ahalko da, berriz ere garlaneko materialekin.
Biltzeaz gain pabilioi honetan prosezu bat ere emango da, salmentarako elikagaien prestatzea hain zuzen.
Hona heltzen diren elikagaiei lurra kenduko zaie, kalifikatu eta klasifikatu egingo dira. Prosezu hau grabitatearen bitartez emango da goitik berako eta alde batetik besterako mugimenduaren bitartez. Une oro energia aprobetxatuz eta energia minimoa kontsumituz.
Pabilioi honen altuera aurreko biak baino baxuagoa izango da, altuerak barruan gertatuko den funtzioaren arabera jarri baitira.

5_4.PABILIOIA ERAIKI
4. pabilioi honetan, aurreko prosezuaren jarraipena emango da. Elikagaiak urarekin garbitu, pisatu eta azkenik kaxetan pilatuko dira salmentarako prest.
Garbiketa prosezua, estalkiko euri uren pilaketa bidez lortutako urarekin ahalbidetuko da, beraz hemen ere grabitatearen indarra kontu garrantzitsua izango da, estalkiaren maldarekin batera.
Pisatu eta kaxetan gorde ondoren, saltzeko prest egongo dira elikagaiak eta jendeak fabrikan bertan erosi ahalko ditu.
Pabilioi hau, lur eremu barruan, errepidetik gertuen dagoen gunean jarri da, prozesuaren azken atala izanik kamioien sarrera errazteko eta horrela produktuak beste herrietatik saldu, trukatu ahal izateko.



6_ESPAZIO PUBLIKOA ETA MERKATUA ERAIKI
Pabilioiak kokatzen diren eremuaren aurreko partzelan herritarren bizi kalitaterako espazio publiko bat proposatzen da, non herritarrak euren artean eralzionatu ahal diren edo bakardadean lasaitusuneko egoaldia igaro.
Herria aztertzerakoan jatetxe ondoko partzela hau puntu ahultzat jo gendun, tratamendu gabeko zorua eta edonola aparkatutako kamioi batzuk baino ez zeuden.
Gune honetan pabimentu trataera ezberdinak landuko ditugu eta aisi eta herritarren harremanetarako ekintza ezberdinak garatzeko gune bihurtuko dugu.
Alde batetik, eszenatoki bat planteatzen da egunaren arabera ekintza ezberdinak lantzeko erabiliko dena.
Bestetik, berdeguneak planteatuko dira; batzuk parke moduan zuhaitzekin bertan etzateko eta beste batzuk landatzeko.
Azkenik, zoru gogorreko eremua izango dugu, zati bat jatetxeko terraza moduan ere erabiliko dena.
Espazio publiko honetan, besteak beste, merkatua bat planteatzen da. Merkatu mugikorra izango da eta honen bidez herriko elikagaiak erosteaz gain inguruko herrietako elikagaiak ere erosi ahalko dira. Modu berean, Ilarratzako elikagaiak merkatu mugikorrak eramango ditu beste herrietara, truke bat sortuko delarik.
Mekatu hau kamioi batean garraiatuko da eta astean behin etorriko da herrira, hau eszenatoki gainean kokatu eta piezen mugimendu baten bitartez eszenatokia
bereganatuko du. Merkatua herritarrei irekiko da eta ez da postu arrunt bat izango, eselekuak ere izango ditu, solaserako gunea sortuko da harremanerako gunea.
Espazio publiko hau garatzeaz gain, eliza ingurua ere ikutu dugu, bertan dagoen eustorma eraitsi dugu eliza herrira zabalduz eta gune neutro moduan proposatu dugu plaza berri hau ekintza ezberdinetarako erabili ahalko dena.

7_AGROTOURISM: harrera,ikasgelak eta jantokia
Nekazaritza mundua gizartera zabaltzeko asmoarekin agrotourism ekipamendu multzoa proposatzen da, Ilarratzako erabilera gabeko lur eremu batean kokatuko dena.
Multzo hau eraikin ezberdinez konposatuko da, eta, hauen itxura eta tamaina herriko baserrien antzekoa izango da, integratuak gera daitezen. Gainera eraikinak lurraren kota baino gorago egongo dira, zutabeak bakarrik izango dutelarik kontaktua lurrarekin. Modu honetak ez da inposaketarik ezarriko kolonizatutako eremuan, bide lasai eta ahalik eta naturarekin erespetuzkoaena aukeratzea erabaki baita.
Eraikinen arteko lotura bernatzeko egurrezko pasarelak erabili dira jarraitasun bat emanez, desorden kontrolatu batean. Eraikin hauek eraikitzerako orduan ere, ahalik eta  gehien aprobetxatu da Garlanetik bildutako materiala eta kokapenari dagokionez hurrengo faktoreak hartu dira kontutan:
Hasteko, eguzkiaren aprobetxamendua eta iparreko babesa; gero, herriarekiko eta errepidearekiko erantzuna, eraikinetarako sarrerak norabidetuz eta pasarelen bitartez sartzera gonbidatuz; eta azkenik, beirateak landalurretara begira kokatzen dira haienganako hurrenkera bat sortu nahian. Herritik sartu eta leihoetatik landalurretara zabaldu. Horrela ba eraikinak herritik ikusita leihate bakoak izango dira eta jendeagan kuriositatea sortuko du, ez baitute gertatzen denaren berririk izango, biden batzuen jarraipen diren eraikin zuri misteriotsuak baitira.
Eraikin multzo honetan harrera, ikasgela eta jantoki bat proposatzen dira.
Harrerako eraikinean erakusgune bat kokatzen da, non nekazariek burutzen duten lan prosezu guztia azaltzen den, gainera liburu ezberdinez hornituriko apalak ere ageri dira ondoan eserleku erosoekin. Horrez gain, harrera gunea den ezkero, ikasgeletarako prosezuan parte hartzeko eta informazioarako mahaia kokatuko da.
Ikasgelarako eraikinean ikasle, kanpoko jendea, eta irakasle, nekazari, harremana gertatuko da. Hemen nekazariek euren jakituri eta esperientziak banatuko dituzte interesa dutenekin. Gainera ikasgela handitu ahalko da, udan jende gehiago datorrenean, barneko kutxa bat kanporantz ateraz. Eraikin honetan klase teorikoak banatuko diren arren, klase praktikoak ere gauzatuko dira. Praktikak herriko biltegien eta herriaren arteko lur eremuetan gauzatuko dira biltegietako baliabideak erabiliko dituztelarik.
Jantoki eraikinean, sukaldea eta jateko mahaiak ageri dira, hemen kanpotik datorren jendeak batutako elikagaiak sukaldatu eta jan ahal izango ditu. Eraikin honen zati bat irekitzeko prestatua dago, uda aldean naturarekin harremanean egoteko estalkidun gunetxo bat sortuz.
Eraikitzeko sistemari dagokionez, hemen ere garlanetik bildutako materialak erabili dira, estalkiak txapazkoak, altzairu egitura, masa... eta inguruko mendietako egurra.

8_AGROTOURISM: logelak
Kanpoko jendea Ilarratzara etortzen den heinean, asteburua igaro dezaten Bungalow itxurako eraikintxoak jarriko dira. Hauek Ikasgela eta Jantokiaren ondoan kokatuko dira eta auren arteko harremanetarako, egurrezko pasarelak aurkitzen dira. Eraikin hauetan ere aurreko eraikuntza sistema berberak erabiliko dira.




9_ETXEBIZITZAK + ONDORIOAK
Oin honen bitartez aurretik aipatutako fase guztiak batera ikusi daitezke.
Proposaturiko proiektua jarraia da eta beraz ez da guztia batera eraikitzen, lehenengo egiten diren ekintzen ondorio dira hurrengo faseak. Horrela bat proiektu hau ez da hemen bukatzen, proposaturiko ekintzen ondorioz beste batzuk gerta daitezke. Horrela ba, etorkizunera irekia uzten.

Urtarrileko azken ematerako landutako gai bakoitza zehetxeko asmoa dugu horrekin batera aurkezpena ere lantzen jarraituko dugu.
Horrez gain, proiektu amaigabea den heinean, beharbada hurrengo fase bat etxebizitzak eraikitzea izango litzateke.



22 de noviembre de 2011

Proposamena lantzen: zuhaitzekin alderatzea

Aurreko igoeran azaldu bezala, gure proiektua fase ezberdinetan garatzen da. Lehenengoko bi urratsetan merkatua, agrotourism, herriko enparantza eta biltegiak proposatzen direnez, hauek lantzen hasi gara, hirugarren faseko etxebizitzen proiektatzea gerorako utziz.

Ilarratza hiru eremutan banatuta dagoela ikusi dugu eta hauek guk planteatutako interbetzioekin lotzea proposatzen dugu.

7 de noviembre de 2011

Sistemaren eragina Ilarratzan

Proiektuaren garapenak nekazaritzan zentratzera bultzatu gaitu. Hasiera batean egindako eskemak aukera gehiagorako bidea ematen zigun. Baina nekazaritza plangintzaren bultzatzaile nagusietako bat zela ikusiz, honek ekar ditzakeen onurak proposatu ditugu, onura hitza zentzu orokorrean ulertuta.

Nekazaritza oinarritzat duen aktibazio katea landu dugu. Behin nekazaritza piztuta, bestelako esparruak sartzen ditugu jokoan: turismoa, kirola.

Hemen dago kate honen adierazpen grafikoa:



 

Eskeman azaltzen diren fase desberdinen azalpena eta hauen eragina programaren ezarpenean:



Honekin lotuta, turismoaren aldetik ikusita, ekintzen bolentin bat proposatu dugu, jende mota ezberdinari planak eskainiz. Gure proiektua gauzatzean turismoak izan dezakeen enfokea azaltzen du, proposamen orokorraren elementu desberdinen lotura indartzeaz gain.


Puntu honetara helduta, badugu esparru handi bat hartzen duen sistema proposatua. Eskala aldaketa bat emanez, sistema honek Ilarratzaren gain duen eragina aztertuko dugu.
Sistemak funtzionatu ahal izateko, Ilarratzan programa baten ezarpena beharrezkoa da.

· MERKATU MUGIKORRA EZARTZEKO GUNE APROPOS BAT.
· AGRO-TOURISM ZENTRUA. Horretarako aproposa iruditu zaigu “monster house” eraikina.
· 4. kolektiboak beharko dituen ETXEBIZITZA AGRARIOAK

Programa hau sistema orokorrak ezarri digu. Baina, nola txertatuko dugu lekuan?

Hau jakiteko Ilarratzaren analisi lokal bat egin dugu, egungo egoera aztertuz, gabeziak lokalizatuz edota berreskura daitezkeen guneak zehaztuz. Horra hor Ilarratzaren egungo egoeratik atera ahal izan duguna:



 
Beraz, hortan datza momentu honetako lana: programarendako proiektatze eremu egokia aurkitzea, Ilarratzako egungo akatsak zuzenduz, eta proiektu osoaren gauzatzea Ilarratza herriaren hobekuntzarekin josiz.