Hemen duzue astelehenean klasean azaldutakoa.
19 de febrero de 2012
AZTERKETA ETA LEHEN BURUTAPENAK
Astelehenean klasera eramandakoa txukundu eta blogera igotzea erabaki dut. Azterketa egiteko unean gai ezberdinak landu dira: HIRIGINTZA, ARKITEKTURA, EMANGO DIREN EKINTZAK eta ERABILTZAILEAK. Ondorio nabarmenena ondorengoa da: ekintza batek espazioa modu baten baino gehiagotan baldintzatu dezake, esaterako, irakurri kanpoan edo barnean egin daiteke, edo film bat pertsona pare batek edo gehiagok ikusi dezakete. Beraz, infinito ekintzek infinito baldintza dituzte. Hori dela eta, proiektua espazioa neutroa baina malgua izan behar da, eta hori eraikuntza zein instalazioen aldetik diseinatzea erronka handia da. Horrez gain, erabiltzaileek eraikina moldatzean interakzioa sortuko dute eta hori proiektuaren helburuetako bat da, baina zein punturarte du garrantzia interakzio horrek? Ondoren emango dena baino garrantzia gehiago du? Pertsonek eraikiko dute guztia 0tik edo teknologia berriak erabiliko dira? Hauei eta beste hainbat galderei irtenbidea eman behar zaie, eta hori proiektua garatu ahala azaltzen joango naiz. Beste alde batetik egoera ezberdinak aztertu beharko dira, konbinazio posibleak ezagutzeko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario