Bere kokapenak nahiko baldintzatzen du proiektua eta horrez gain irakasleek beste 5 baldintza proposatu digute:
1_24 ORDUZ funtzionamenduan eta irekia den espazioa.
2_Eraikinak tokiko biztanlegoaren arteko INTERAKZIOA bultzatzea du helburu.
3_ ERABILEA ANITZEK osatuko espazio indeterminatua.
… Erakusketa bat antolatu daiteke, baina ez da galeria edo museo bat
… Irakurri daiteke, baina ez da liburutegi bat
… Jolastu daiteke, baina ez da ludoteka bat
… Dantzatu daiteke, baina ez da diskoteka bat
… Edan daiteke, baina ez da taberna bat
… Herri-bazkaria antolatu daiteke, baina ez da jatetxe bat
… Hizketaldi bat eman daiteke, baina ez da auditorium bat
… Konektatu zaitezke, baina ez da lokutorio bat
… Otoi egin daiteke, baina ez da eleiza edo mezkita bat
… Eguzkia hartu daiteke, baina ez da solarium bat
Espazioak gaitasuna izango du aktibitate desberdinak aldi berean jaso ahal izateko.
4_Proiektua garatzeko denbora: HILABETE BAT
5_MAKETAN lan egingo da.
Ez zen lehen aldia Cuchilleria kaletik igarotzen nintzena, baina bai kalearen egitura eta azalari erreparatzen niona. Orokorrean alde zaharreko kaleak homogeneoak dira, antzeko alturako eraikinekin. Gehienetan irekigune gutxi daude argia sartzeko eta sestren gaineko kaleak elkartzutekin elkartzean, kalearen homogeneotasuna nolabait hausten da. Antzera gertatzen da gure orubeak utzitako hutsunearekin edo Mangadok diseinatutako museoarekin, eraikin lerrotik atzera dago eta horrela argi gehiago sartzen da kalera, oinezkoen atentzioa deituz eta kale-eraikin muga puskatuz.
Orubearen atzeko aldeari dagokionez, klasean atzeko kalea berreskuratzea proposatu zen. Egia esan, oso estua da, patio pribatu txikia dagoela dirudi eta hori berreskuratu nahi izanez gero nahitaez eraikinen zatiren bat eraitsi beharko litzateke.
Proietuak bete beharreko ezaugarriekin ideia pare bat ditut buruan bueltaka, baina garatu beharra dago, eta ez hori bakarrik, azteketatik lortutako emaitzekin bat datozen ikertu, horrela ez bada, beste zerbait pentsatu beharko baita. Beraz, orain, orubea ezagutu ondoren, erabiltzaileak eta bertan emango diren ekintzak ezagutzeko ordua da.
Atzekaldeko espazioaren berreskurapena ez da behar bat; eraikin-espazioak atzealdearekin nola erlazionatuko diren ebatzi beharko da, baina ez da zertan espazio hori kolonizatu behar...
ResponderEliminar