28 de febrero de 2012

HUTSUNEA BIZITUZ_Cuchilleria 28

Hasieratik, klasean proiektu hau azaldu zenetik, buruan nuen emaitza malgua izango zela, edozein unetan ken zitekeena. Lehenik lanerako eremua aztertu nuen eta jabetu nintzen kultura, pentsaera, adin... ezberdineko jende asko bizi dela gasteizeko alde zaharrean, baina ez dute ezer komunean. Beraz, zera pentsatu nuen: zergatik ez guztien artean guztiena den eraikin bat eraiki eta bertan edozein motako ekintzaren bitartez interakzioa eman?
Edozein ekintza.... hori izan da erronka. Nola bilatu sistema azkarra montatu eta desmontatzeko, edozein ekintza emateko balio duena eta gainera eraikitzeko erraza dena. Beraz zerk du garrantzi gehiago, eraikitzeko ematen den interakzioa edo ondorengoa? Hemen duzue erantzuna:
Proiektuan beraz, plano horizontalak medianera alboetan eraikitako instalaziodun eustormetan zintzilikatuko lirateke eta horietatik irtzetzen diren gradazio ezberdineko lona batzuen bitartez espazio horizontala antolatuko litzake. Honek, altuera bikoitzeko espazioak, handiak, txikiak, gardenak... direnak sortzea ahalbidetzen du. Horrez gain, pieza gehigarriak egongo lirateke isolamendu maila handitzeko. Pieza hauek solairuetara igotzeko igogailu bat planteatuko litzake alboko eraikinaren zatitxo batean, gure eraikinaren atzeko fatxadarekin elkartzen dena. Horrela gure proiektua malgua izaten jarraitzen du. Ondorengo irudian solairu bakoitzaren ezaugarriak ageri dira, betiere plano horizontalak guztiz zabalik daudela.
Baina, eta eskilarak? non daude? Bada, eskilarak toki batean edo bestean kokatzeak, espazioen izaera aldatu dezake, esaterako, espazio intimo bat edo ikasgela bat zirkulazio gune bihurtu daiteke. Hiru ibilbide posible aztertu ditut, jarraian azaltzen direnak:
Hasieran esan bezala, hormatik plano horizontalak desplegatuko lirateke, eta hori eraikuntza aldetik nahiko konplexua da. Hori dela eta, maketa sistema diseinatzeko tresna bezala erabili dut, errealitatean izangu lukeen prozesu bera jarraituz (zutabe teleskopikoak diseinatu, bisagren bitartez lotutako plataformak...).
Maketan ebaketa lantzea konplexua zenez horrenbeste piezekin, ordenagailua tresna osagarri bezala erabili dut. Hemn dituzue lortutako ebaketa eskematikoak:
Lehen esan bezala, eraikuntza sistema nahiko konplexua da, eta guztira 3 lotura motako piezak daude, baina ariketa laburra denez, pieza konplexuenetariko baten despiezea egitea erabaki dut eraikuntza sistema bitxi eta posible bat lortuz.
Aurreko sarreran adierazi nuen bezala, Gasteiztarren eta eraikinaren artean interakzioa badago, ikuslearen eta maketaren artean interakzioa egon behar da. Hori dela medio, maketari kajoi txiki bat jarri diot pieza gehigarriekin eta argibideekin norbaitek maketa moldatu nahi badu. Kolaz pegatutako pertsonak eta persianak ere ken daitezke, eta beste leku batean itsatsi.
Azkenik, irudimen pixka batekin eta ordenagailua alboan, ikuspegi orokor pare bat egin ditut muturreko bi egoera aztertuz: proiektua guztiz bildua eta eraikina guztiz irekia.
Amaitzeko, hemen uzten ditut maketaren zenbait argazki azken emaitza ikusteko.


Entregatutako lamina:

No hay comentarios:

Publicar un comentario